G.A.C

Hainbat arlo eta eskalatan garatzen ditu arkitektura eta hirigintza proiektuak G.A.C.k: etxebizitza unifamiliarretatik hasita, hiri-berrikuntzarako plan estrategiko integraletaraino.

Eraikuntza teknikak, proiektuaren tokiko kultura, bezeroaren behar eta baliabideak, eta programen egokitzapena eta birsorkuntza aintzakotzat hartzen ditu G.A.C. arkitektura bulegoak, beti ere erantzun berritzaileak emanez.

G.A.C. arkitektura bulegoak, garrantzi berezia ematen dio diseinu, lanaren antolakuntza eta aurrekontuen kontrolari.

Bulegoa osatzen dugun arkitektook, proiektu guztien diseinu, garapen eta ikuskapena egiten dugu hasierako etapatik amaiera arte.

www.gacarkitektura.com
gacarkitekturabulegoa@gmail.com
Ibone: 652 700 602
Itsaso: 696 867 570
Ezequiel: 655 745 878

Zerbitzuak

G.A.C. bulegoak,  sektore publiko nahiz pribaturako arkitektura eta hirigintza zerbitzuak eskaintzen ditu:

– Eraikin berriak, gaiberritzea eta egokitzapenak.

– Zertifikatu energetikoak, eraikinen inspekzio teknikoak (ITE, IEE, eraikuntza zein egitura-diagnosiak,…), aktibitate lizentziak, legalizazio proiektuak.

– Hirigintza aholkularitza (hiri-.ikerketa eta azterketak eta hiri-plangintza), hiri plan estrategiko integralak, partikularrei aholkularitza (eraikinen erosketa/salmenta/gaiberritzearen aurretiko aholkularitza).

– Altzarien diseinua, interiorismo proiektuak.