Biharrian

Ubitxa 16 – 18

Eibar (Gipuzkoa)

Biharrian x metro karratuko espazio bat da. Bertan ekintzaile enpresa desberdinen bulegoak eta espazio amankomun bat dago. Espazio amankomunak erabilera anitza dauka: ekitaldi kulturalak, formakuntza tailerrak, aurkezpenak, pop up-ak,... Ekintza hauek Biharrianeko partaideek edo beste edonork antolatu ditzake, horrelako ekintzetarako alokagai bait daukagu.

Espazio desberdin bat Eibarren

Eibarko sare produktiboa oraindik eta gehiago indartzeko asmoz, eta espazioak izaera aktiboa izan dezan, Biharrian aktibitate ekonomikoa nahiz ludikoa modu puntual batean sortu nahi duten talde eta pertsonei ere irekita dago, hainbat espazio eta baliabideren eskaintzaren bitartez

Biharrian osatzen duen taldeek, lan espazioa partekatzeaz gain, interes komunak ere badituzte, disziplina arteko elkarlanak sortzen dituen onurak aprobetxatuz, Biharrian sorkuntza eta kultura zentroa ere bada, bere gain epe labur, ertain zein luzeko aktibitateak hartuaz.