Anemona Studioa

Anemona diseinu eta komunikazio faktoria da. Emozioak probokatzeko lan egiten dugu.

Zure ideia eta beharrei forma ematen diegu. Zure identitate bisuala potenziatzen dugu, sendo eta ezberdindua izateko.

Proiektu bakoitzaren beharrei egokitutako erantzunak eskaintzen ditugu, zure markari balioa ematea lortuz.

Estetika eta sentimendua da Anemona batik bat eta hori, gure eskutartean izaten dugun proiektu bakoitzean antzematen da.

www.anemonastudioa.com
info@anemonastudioa.com
Irune: 628 590 121
Ander: 656 440 644

Zerbitzuak

Identitate Korporatiboa: Irudi sendo bat lortzeko behar duzun aurrerapausoa ematen lagunduko dizugu.

Papergintza: Zure identitate korporatiboaren oinarriak aplikatu eta euskarri fisikoetan gauzatzen ditugu.

Packaging-a: Nork ez du inoiz produktu bat erosi bere packaging-a atsegin duelako soilik?

Publizitate Diseinua: Anemonan, komunikatu eta erakartzeko diseinatzen dugu, publizitate-estrategiaren osotasuna kontutan hartuz.

Web Diseinua: Zure lana aurkezteko modurik onena lortuko dugu, betiere web orrialde pertsonalizatu eta bakarrak sortuz.

Rotulazioa: Zure erakuslehio, espazio edota ibilgailura begirada guztiak erakartzea lortu dezakezu diseinu txundigarri eta material moldakorrekin.

Audiobisualak: Zure ideia, produktu edota zerbitzuak modu harrigarri eta zuzen batean saldu bideo baten bitartez.

Sare Sozialak: Zure online presentzia modu planifikatuan kudeatzen dugu salmentak hobetzeko.